Oaia Peruarenaren erakusketa Modottin
Oaia Peruarena artista beratarrak Color y trazo goiburuko erakusketa irekiko du ekainaren 1ean Modotti Tailerrean (Kale Nagusia, 24) eta hil horren 15a arte bisitatzeko aukera izango da, ohiko ordutegian: lanegunetan 17:30etik 20:00etara eta larunbat eta jaiegunetan 11:00etatik 14:00etara. Inaugurazioa larunbatean da, 19:00etan.