Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Etxebizitza hutsen gaineko errekargua bertan behera

admin
Bidasoa
2013/05/31
Etxebizitzen kuotari %150eko errekargua ezartzea onartu zuen Udalbatzak, hutsik zeudenen kasuan, joan den urteko irailean. Herenegun egindako oso bilkuran erabaki hori indargabetzea onartu zuen Udalbatzak, Bilduren aldeko bozkekin. EAJko zinegotziek kontra bozkatu zuten, eta PSE-EEkoak abstentzioaren alde egin zuen. Bilduk eraman zuen erabakia indargabetzeko proposamena asteazkeneko plenora: “Ordenantza indarrean zegoela, apirilean idatziak bidali genizkien errekargu xede ziren zergadunei, eta alegazioak aurkezteko 15 eguneko epea eman zitzaien”. Emandako epe horretan 90 alegazio jaso ditu udalak. Erreklamazio guztiak aztertuta, gainera, Ondasun Higiezinen Zerga (OHZ) igota Lezon hutsik dauden etxebizitzak merkatura ateratzea ez dela lortuko ondorioztatu du koalizioak, “zerga errekarguaren helburu nagusia etxe horiek merkatura ateratzea bazen ere, Lezon huts moduan jo ditugu etxebizitza asko, hainbat arrazoirengatik, ez dira merkatuan jarriko”. Banan-banan aztertu behar Horrenbestez, Ondasun Higiezinen Zerga igoera kobratzeko erabakia atzeratzea onartu du Udalbatzak, “kasuistika zabal hori islatuko lukeen ordenantza osatuago bat egin arte, kasu bakoitza banan-banan aztertuta”. EAJk proposamenaren kontra egin zuen, “hankamotz” gelditzen zela iritzita. Alderdi jeltzaleko Kepa Garbizuk OHZko artikulu guztiak indargabetzea eta duela bi urteko ordenantza aplikatzea eskatu zuen: “Grabamena 0,495ekoa da. Lezoarrok zerga altuagoak ordaintzen ditugu Oarsoaldeko beste herrietan eta Donostian baino”. PSE-EEko Mikel Antxon Arrizabalagaren ustez, udalari “beldurra” eman dio proposamena aurrera ateratzea, eta “kontraesakor” jokatzea leporatu zion Bilduri. Onkologikoa Osakidetzan Onkologikoaren gainean bi mozio aztertu zituen, halaber, udalbatzak asteazkenean. Bilduk aurkeztutakoa landu zuten lehenik, eta mozio horrek egin zuen aurrera koalizioaren eta PSE-EEren aldeko bozkekin. Onkologikoaren eta bertako langileen aitortza egin zuen Udalbatzak. Horrekin batera, osasun publikoaren sisteman sartzeko eta Eusko Jaurlaritzari eta Kutxako zuzendariei Onkologikoak biziraupenerako behar duen diru hornidura bermatzeko eskatu zuen. Herri kurduarekin elkartasunezko mozioa onartu zuen, bestalde, Udalbatzak EAJ eta Bilduren aldeko bozkekin. Alderdi jeltzaleak aurkeztu zuen mozioa. Sakine Cansiz, Fidan Dogan eta Leyla Soylemez ekintzaile abertzale kurduen hilketa gaitzestearekin batera, Turkikao Gobernuari errepresio bidea utzi eta Kurdu talde armatuei indarekeria geldiaratzeko eskatu zuten meozioan. Halaber, Turkia Europako Batasuneko kide izatea eskatu duela eta integrazio prozesurik abian jarri ez dadila eskatu diote EBri, “gatazka kurdua demokratikoki konpontzen ez den bitartean, eta kurduen eskubide demokratikoak, kulturaklak eta linguistikoak errespetatzen ez diren arte”. Mozioaren harira eskaera egin zuen Bilduk beste bi puntu txertatzeko. Batean Frantziako Gobernuari “hiru ekintzaileen hilketa argitzeko” bideak jartzeko, eskatzen zuen. Bigarrenean, Turkiako Gobernuari “Kurdistango preso politikoen eskubide politiko eta zibilak errespetatzea eskatzeko” galdegin zuen.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.