Ikasturte amaierako festa egingo dute larunbatean Bordarin

Talaia eskolako ikasleek ikasturte amaierako festa egingo dute larunbatean, ekainak 1, Bordari ikastetxean. Ikasturtean zehar eskolan eta eskola ordutegitik kanpoko ekintzetan ikasitakoa erakutsiko dute haurrek. Goiz osoan zehar herri kiroletan, marrazketan eta mahai tenisean aritzeko aukera izango dute, eta hainbat saio eta erakustaldi burutuko dituzte, ikastetxearen kanpoaldean zein gimnasioan. 10:00etan hasiko da festa eta 14:00etan bukatuko da. Seigarren mailako gurasoek lagunduko dute muntatzen eta, esan dutenez, jaso, denen artean jasoko dute.

Egitaraua

  • 10:00-10:45. Judo erakustaldia, gimnasioan.
  • 10:30-11:00. Funky, gimnastika erritmikoa eta gorputz espresioa, kanpoaldean.
  • 10:45-11:15. Bertsolaritza, gimnasioan.
  • 11:15-12:00. Antzerkia, gimnasioan.
  • 12:00-12:15. Hamaiketakoa.
  • 12:15-13:00. Euskal dantza eta panderoa, gimnasioan.
  • 13:00-14:00. Hainbat ekitaldi gimnasioan: magoa, rokodromoa, puzgarriak, lanen erakusketa.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.