Euskara sustatzeko diru laguntzetarako epea ireki dute

Euskara sustatzeko diru-laguntzak eskatzeko deialdia ireki du Hondarribiko Udaleko Euskara departamentuak. Udako euskara ikastaroak antolatzeko laguntzak eskatzeko epea laburragoa da; ekainaren 23an bukatzen da. Gainontzeko ataletan irailaren 15a artekoa da eskaera epea. Diru-laguntza eskaerak eta dagokion dokumentazioa BAZ bulegoan (Kale Nagusia, 20) aurkeztu behar dira, ohiko ordutegian: astelehenetik ostiralera 09:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 18:00etara; larunbatetan 10:00etatik 13:00etara.

Euskara sustatzeko diru-laguntzak

  • Udako euskara ikastaroak antolatzeko. 9.800 euro.
  • Euskararen sustapenerako ekintzak antolatzeko. 3.100 euro.
  • Herritarrak Udako Euskal Unibertsitateak antolatzen dituen ikastaroetara edo euskarazko barnetegietara joateko. 3.132 euro.
  • Establezimenduek errotulazioa euskaraz jartzeko. 1.800 euro.
  • Web orriak euskaraz jartzeko. 2.000 euro.
 
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.