Urdanibia plazaren gaineko parte hartze prozesua diruz lagunduko du aldundiak
Irungo Udalak jakinarazi du Gipuzkoako Foru Aldundiak diruz lagunduko duela Urdanibia plazaren gaineko herritarren parte hartze prozesua. Martxoan hasi zuten prozesu hori. Hala, horrek eragiten dituen gastuen %50a hartuko du beregain aldundiak, eta herrialdeko erakundeak gisa horretako ekimenak laguntzeko duen funtsetik aterako du dirua. Prozesuaren gastuak, besteak beste, bileren megafonia zerbitzuarekin, prozesurako sortu den webgunearekin, plazaren egitasmoaren erakusketarekin eta bestelakoekin lotuta daude.
Jose Antonio Santano alkateak begi onez ikusi du aldundiaren laguntza. “Poztekoa da aldundiak kontuan hartu izana gure hirian gisa honetako prozesuak sustatzen ditugula. Herritarren ekarpen asko jaso ditugu Urdanibiaren kasu zehatzean, eta behin betiko egitasmoan sartu ditugu ekarpen horietatik asko”. Udalak esan du Urdanibiako prozesua Alkatea Auzoetan ekimenaren bateragarri dela, eta horrez gain, hainbat bilkura “puntual” egiten dituela alkateak herritarrekin. Horien artean udalak nabarmendu ditu hialaren 22an Palmera-Monterori buruz egindakoa, eta egitekoak dira Gain-Gainezkoa (ekainaren 5ean) edo San Juan plazaren barruko kultur azpigiturarena (ekainak 12).