Uraren Astea Hondarribira iritsiko da ostiralean
Ostiral arratsaldean La sed del mundo dokumentala proiektatuko dute Itsas Etxea Audiitoriumean, 18:30ean, Unesco Etxea ospatzen ari den Uraren Astearen barruan. Ekitaldi irekia da eta hainbat ordezkari publiko izango dira bertan, haien artean, Ana Oregi Ingurumen Sailburua, Iñigo Artola URA erakunde publikoaren zuzendaria eta Aitor Kerejeta Hondarribiko alkatea.
Uraren Asteari lotuta ere, Uraren zikloa, bizitzaren zikloa erakusketa bisitatu daiteke Zuloaga Etxeko beheko solairuan. Inaugurazio ofiziala ostiralean egingo dute, 17:00etan.