Ostegunean manifestazioa egingo dute Miramarretik
Gehiengo sindikalak greba orokorrerako deia egin du ostegunerako, hilaren 30erako eta, deialdiarekin bat eginik, Hondarribiko EH Bildu hainbat mobilizazio egiten ari da. Igande goizean eta atzo arratsaldean kotxe karabana informatiboak egin zituzten eta bihar, asteazkenarekin, gauza bera egingo dute 18:30ean, Txiplaotik aabiatuta.
Ostegunean, berriz, manifestazioa egingo dute arratsaldean. Miramarren hasiko da, 17:00etan, eta ohiko ibilbidea egingo du. Bestela, EH Bilduk bat egin du eskualdean eta Gipuzkoan egingo diren mobilizazioekin.