Ion Areitiok irabazi du Euskadiko Txapelketako lehen proba Puianako zirkuitu berrian

Ion Areitio

Areitio Puianan, larunbatean

Irungo Txirrindularitza Elkarteak antolatuta, Euskadiko Trialsin Txapelketako lehen proba egin zuten larunbat arratsaldean Puianako zirkuitu berrian, auzoko jaien egitarauaren barnean. Ibilbide erakargarria asmatu zuten antolatzaileek, baina aurreko egunetan botatako euriak ingurunea lokaztu zuen eta zaleek ezin izan zuten nahi adina gerturatu zenbait oztopoetara. Nolanahi ere, jendea gustura zegoen lehen aldiz Puianan prestaturiko ibilbidearekin. Elite Mailan egungo txapelduna zen faboritoa, Ion Areitio hondarribiarra, eta berak irabazi zuen proba, ibilbide irristakorretan eregainontzekoak baina iaioago dela erakutsiz. Bere atzetik Diego Barrio gasteiztarra eta Gorka Susperregi irundarra sailkatu ziren. Euskadiko Trialsin Txapelketako bigarren proba Oiartzunen egingo da, ekainaren 8an, Arditurriko Meategietan. Horren aurretik, datorren asteburuan Munduko Kopako bigarren proban lehiatuko da Areitio, Walbrzych herrian (Polonia). Lehen proban laugarren sailkatu zen, Heubachen (Alemania).

Euskadiko Trialsin Txapelketako lehen proba. Irabazleak

  • Elite Maila: Ion Areitio.
  • Gazte/Senior Maila: Raul Ros.
  • Kadete Maila: Sergio Fernandez.
  • Haurren Maila: Iker Rodriguez.
  • Alebinen Maila: Andoni Perez.
  • Benjaminen Maila: Haimar Etxeberria.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.