Hondarribiko Musika Eskolako ikasleen emanaldia bihar Kultur Etxean
Musika Eskolako agendan bi hitzordu daude bihar asteazkenerako bereizita. Goizean Animalien Inauteria goiburuko kontzertu pedagokikoa izango da Itsas Etxea Auditoriumean, 11:00etan. Raffaella Acellak zuzenduriko Irungo Kontserbatorioko Soka Orkestra izango da protagonista, baina Hondarribiko zentruko irakasle den Esther Barandiaranen laguntza izango dute pianoan, Itxaso Aristizabalekin batera joko du Barandiaranek. Herriko Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailetako haurrentzat joko dute.
Arratsaldean, berriz, Kontserbatorioko sarrera froga prestatzen ari diren Hondarribiko Musika Eskolako ikasleen emanaldia izango da Denda kaleko Kultur Etxeko areto nagusian, 19:30ean. Klarinetea, Biolina, Pianoa, Saxofoia, Gitarra, Tronpeta, Akordeoia, Txeloa, Txistua eta Flautako ikasleek joko dute.