Herri arteko pala txapelketan Errenteria aurretik jarri da
Etxean ez zuen hutsik egin Herri Arteko Pala Txapelketako Errenteriako taldeak, eta jokatutako bi partidak, larruzko paletan nahiz pala motzean irabazi zituen Oiartzunen kontra. Larruzko paletari dagokionez, 35-25 gailendu ziren Y. Martinez eta J. Beldarrain, O. Aizpuru eta J. Juanesen kontra. Pala motzean, berriz, I. Eskisabel eta R. Pichelek 40-24 irabazi zieten M. Leoz eta O. Argoteri.
Final laurdenetako joaneko partida irabazita, bueltakoa jokatu beharko dute orain Oiartzunen.
Eskuz binaka, ordea, ez ziren horren fin ibili errenteriarrak. Eibarren kontra, 22-6 galdu zuen EPLEko Donibane Zangituk, Udaberri Txapelketan.