Grebaren harira hainbat ekimen antolatu dituzte Irunen
Osteguneko grebaren harira, hainbat ekimen antolatu dituzte bihar eta etzi Irunen. Alcampo merkatalgunean elkarretaratzea egingo dute bihar 12:00etatik aurrera LAB-ek deituta. Greba egunean bertan, hainbat eragilek bat egin dute 10:00etan deituta dagoen manifestazioarekin. Mendibil merkatal guneko plazatik abiatuta, Zabaltza plazan amaituko da manifestazio hori.
Arratsaldean berriz, autokarabana egingo dute LABek deituta. Moskutik abiatuko da 16:00etan Hondarribira bidean, bertan EH Bilduk 17:00etan deituta duen manifestazioarekin bat egiteko. 19:00etan berriz, Bidasoaldeko manifestazioa abiatuko da Zabaltza plazatik.