Grebarekin bat egitera deitu dituzte lezoarrak
Euskal Herriko gehiengo sindikalak eta hamarnaka eragilek etzirako deitu duten greba orokorrarekin bat egitera deitu dituzte lezoarrak. Horren harira, greba egunean bertan goizaldeko seietan Alcampo supermerkatuko aparkalekuan pikete informatiboak elkartuko direla jakinarazi dute eta bertan parte hartzera deitu dituzte. Bertara joateko auto karabana irtengo da 5:30ean Zubitxotik.
Batzar informatiboa deitu dute ondoren, 10:00etan Gurutze Santuaren plazan.