Greba dela eta, bihar ez dute hondakin organikoen bilketa egingo
Hondakinen bilketan lan egiten duten langileek osteguneko greba orokorrarekin bat egin dute eta hori horrela bihar gauean (asteazkenetik ostegunerako gauean) ez dute hondakin organikoen bilketa egingo. Era berean, Talaiako garbigunea ere itxita egongo da ostegunean, bertako langileek ere bat egin baitute grebarekin.