Gazte Eguneko futbito txapelketan izena eman daiteke
Oreretako Gaztea Asanbladak Gazte Egunaren harira, futbito txapelketa antolatu du. Gazte Egunaren aurreko larunbatean (ekainaren 22an) jokatuko dute, egun osoan zehar, Miguel Irastorzako kantxan. Gazte guztiak animatu dituzte parte hartzera. Izena eman beharko da aurretik, eta zerrendak Laket, Gailur eta gaztetxean aurki daitezke. Ekainaren 15a arte dago egiteko aukera.