'D'apres Marceau' erakusketa ikusgai egongo da gaurtik aurrera, Mendi Zolan
Troupe sans nom taldearen D’apres Marceau erakusketa egongo da ikusgai gaurtik aurrera, eta ekainaren 1era arte, Mendi Zolan kulturgunean. Lizeoko ikasle talde batek hainbat hitz sortu ditu Marcel Marceau mimoaren irudiei atxikitzeko. Ordutegia 10:00etatik 12:00etara eta 15:00etatik 19:00etara izango da. Erakusketa ikusteko ez da ordaindu behar.