Bigarren Berdintasun Plana landuko dute gaurko udalbatzarrean

Maiatzeko udalbatzarra gaur izango da, 18:30ean, udaletxeko pleno aretoan, eta zinegotziek zortzi puntuko gai zerrenda izango dute aurretik. Azken aurreko puntuan Errenteriako Emakume eta Gizonen arteko II. Berdintasunerako Plana 2013-2016 bozketara aterako dute. Gainontzeko puntuetan, bi gai nagusi jarriko dituzte mahai gainean: batetik, garajeak, eta bestetik, Agirre Lehendakariaren plaza. Lehenengoan, Parke eta Urdaburu kaleko garajeetako plazen baldintza agiriak onartu beharko dituzte 1 eta 2 eraikinetakoak, hain zuzen. Bigarrenean, berriz, EAJrekin lehengo Batzokia kokatuta zegoen  orubearen desjabetzearen gainean hartutako akordioa landuko dute.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.