
Asiako liztorren habia
Eguraldi kaxkarra dela medio, liztorrei ugaltzea kostatzen ari zaie eta hori dela eta oraindik hasierako habiak egiten dira. Horiek kentzea “ezinbestekoa” dela nabarmendu du udalak, liztor horien ugalketa eten ahal izateko.
Etxeko teilatupeak eta egutera aldera dauden babesguneak aztertzeko eskatu die oiartzuarrei eta habiak ikusiz gero udaltzainekin harremanetan jartzeko. Udaltzainek habiak kentzeko protokoloa martxan jartzen dute. Udaltzainekin harremanetan jartzeko 943 49 33 11 telefono zenbakira deitu behar da.