Angelu (Lapurdi) eta Alemaniako Ansbach hiriak senideak dira duela 45 urtetik, eta ospakizun horren harira Irunen bisitan izan ziren bi udalerrietako ordezkariak atzo Irunen. Irudia udaletxean egin zieten harrerakoa da. Irunek eta Angeluk badute elkarren arteko lankidetza hitzarmena, eta horregatik izan ziren bi hirietako ordezkariak Irunen. Hala, udaletxean agerraldia egiteaz gain, Oiasso Erromatar museoa bisitatu zuten, eta bertako gastronomiaz ere gozatu zuten.