Mutil batek neska-laguna jo duela salatzeko elkarretaratzera deitu dute

Amagoia Elezkanoren hilketa salatzeko elkarretaratzea, joan den ostiralean

Amagoia Elezkanoren hilketa salatzeko elkarretaratzea, joan den ostiralean

Antiju Morik Oiartzungo talde feministak jakitera eman duenez, larunbat gauean “mutil oiartzuar batek bere neska-laguna jo zuen”. Hori horrela, elkarretaratzera deitu ditu herritarrak: “Emakumeon kontrako beste eraso baten aurrean aurkitzen gara eta ez gara erantzunik eman gabe geldituko”. Elkarretaratzea gaur izango da Txoko Feministan (plazan), 19:30ean. Joan den ostiralean ere elkarretaratzea egin zuten Amagoia Elezkanoren heriotza salatzeko. Emakumeen aurkako erasorik ez! Aski da!!! lelopean hamarnaka herritar bildu ziren.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.