Zulaika eta Garrido garaile padel txapelketan
Bederatzi bikote aurkeztu dira aurten Udaberriko I. Padel Txapelketara. Horien artean, bikote bat nagusitu da Zulaika eta Garridok osatutakoa. Puy eta Raigonen aurka jokatu zuten finala, eta azkenean lehenengoak gehiago izan ziren. Kontsolazioko finala Garaiartabe anaiek irabazi zuten, Fernandez eta Etxarteren kontra. Horrez gain, kirol materialaren zozketan Joseba Mateosek padel pala bat irabazi zuen.