Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Ekainaren 2an egingo dute Alardealdiaren hamabosgarren ekitaldia

admin
Irun
2013/05/24

400 boluntario baino gehiagok dute festa antolatzeko ardura; Alarde Tradizionalaren aldeko festa hasteko GordeZAN taldeko emakumeek moztuko dute zinta

Alardealdiaren antolatzaileak, gaurko aurkezpenean

Alardealdiaren antolatzaileak, gaurko aurkezpenean

Alarde Tradizionalaren aldeko Alardealdia festaren hamabosgarren ekitaldia ekainaren 2an egingo dute, igandea. Bertan bilduko duten diru guztia alarde hori finantzatzeko izango da. Goizeko bederatzietan hasiko da, Urdanibia plazan, eta hasierako ekitaldi horretan GordeZAN taldeko emakumeek moztuko dute festa abiatzeko zinta. Antolatzaileek, gainera, nabarmendu dute 400 boluntariok lagunduko dutela jaia ondo ateratzeko, eta milaka parte hartzaile espero dituztela. Gaur goizean aurkeztu dute, Urdanibia plazan. Jai ibiltaria da Alardealdia. Ekimenaren alderik garrantzitsuena Irundik zehar egingo den martxa da. Hala, 09:00etan abiatuko da Urdanibia plazatik, eta Arbesetik zehar Aldaberaino iritsiko da. Handik Meakarako bidea egingo du martxak, Ibarburutik eta Larreaunditik pasatzeko. Urdanibian bukatu du ibilbidea martxa horrek. Bide guztian zehar atsendelekuak izango dira, jakiekin eta edariekin. Ibilbidean zehar trikitilariak, txistulariak, dantzariak, banda, txarangak eta abesbatzak girotuko dute eguna, eta goiz osoan zehar txu-txu trena ere izango da, Santa Elena kaletik aterata. 11:15ak aldera bukatuko du bidea martxak, eta amaieran Irungo elkarteek egindako pintxoak dastatzeko aukera izango da. Horrez gain, Irungo hainbat tokitan Alarde Tradizionalarekin lotutako gaiak erosteko aukera izango da: baloiak, eskumuturrekoak, pontxoak linternak, banderak… 14:30ean herri bazkaria egingo dute Urantzu pilotalekuan. Txartelak 22 euroan daude salgai honako tokietan: Haizea taberna, Geno mertzeria, Bidasoa altzariak, Irun sarraila dena, Jaizkibel paperdenda, Amalen paperdenda, Ongi Etorri taberna, Irungo Atsegiña taberna, Sargia taberna eta Manolo taberna. Bazkaria luzatu nahi dutenek 22:30ak arte dute horretarako aukera, bitarte horretan musika eta bestelakoak izango baitira Urantzun. Haurrentzako ere Haurrengan ere pentsatu dute Alardealdiaren antolatzaileek. Hartara, haurren gunea ere jarriko dute Larreaundin puzgarriekin, eta hainbat tailerretan parte hartzeko aukera izango dute. Zalditxoan ibiltzeko aukera ere badute. Urdanibian ere jarriko dituzte puzgarriak, eta alardearen pertsonaiak irudikatzen dituzten buruhandiek agerraldia egingo dute. 5-12 urte arteko haurrek Bidelagun ekimenarekin gozatzeko beta izango dute. Pasaporte antzekoa da Bidelagun (martxaren hasieran lor daiteke, Urdanibian), eta martxaren atsedenleku bakoitzean galdera bati erantzun beharko diote parte hartzaileek, eta ondoren, zigilua jarriko diete pasaporte horretan. Erantzun guztiak zuzen dituztenen artean Ipod bat zozkatuko dute (Urdanibian entregatu behar da pasaportea). Irabazlearen izena bazkarian jakinaraziko dute.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.