Donibaneko eraikin balioanitzarentzako eskaintza ekonomiko onena zein den aztertuko dute plenoan

Ohiko plenoa egingo du Pasaiako Udalbatzak asteartean, 19:00etatik aurrera, Donibaneko Arizabalo jauregian. Bertan hamar puntu jorratuko dituzte. Horietako bat barruti horretako bertako eraikin balioanitzari buruzkoa izango da. Obren 2. eta 3. faseentzako eskaintza ekonomiko onena zein izango duten aztertuko dute zinegotziek. Horrez gain, talde politikoen bost proposamen ere jorratuko dituzte. Talde sozialistak hiru mahaigaineratuko ditu: hiri hondakinen bilketa sistemari buruzkoa, ondasun higiezinen zerga arautzeari buruzkoa eta, azkenik, Bakearen Aldeko Koordinakundearen disoluzioa aipatzen duena. Bilduk, berriz, Onkologikoari buruzko mozioa aurkeztuko du. Pasaiako Ezkerrak Espainiako Gobernuaren LOMCE Hezkuntza Legeari gaineko mozioa aurkeztuko du. Ohiko prozedurez gain, 2013ko lanpostu zerrenden aldaketa ere bozkatuko dute.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.