Trintxerpe Klub Atletikoak antolatuta, Pasaia Herria mendi bizikleta lasterketaren bosgarren ekitaldia egingo dute etzi arratsaldean. Txirrindulariek 5,9 kilometroko zirkuitua bete beharko dute Mendiolan zehar, 16:30ean hasita. Gizonen kategoria nagusienak jokatzen dituztenek bost itzuli eman beharko dizkiote zirkuituari. Beteranoek lau, emakumeek zein Junior Mailakoek hiru eta kadeteek bi. Euskadiko Koparako puntuagarria izango da lasterketa.
Parte hartu nahi duten txirrindulariek, egun bertan egin dezakete, 16:00ak arte (proba hasi baino ordu erdi lehenago). Internet bidez ere eman daiteke izena, antolatzaileen
webgunearen bitartez.
Sari banaketa San Pedroko pilotalekuan egingo dute, eta kategoria bakoitzeko lehen hiruek jasoko dute garaikurra. Txirrindularientzako dutxak pilotalekuan bertan