Negatiboa positibo bihurtzeko gakoak

Antonio Sanchezek Nola bihurtu negatiboa positiboan? hitzaldia emango du gaur udaletxeko areto nagusian 19:30ean hasita. Sanchezek parkinsona du, baina berak dioen bezala, bera ez dago gaixo, “gaixo dagoena Mister Parkinsona da”. Norberak bere gaixotasunarengatik asko egin dezakeela dio, ikerlariek zerbait asmatu arte itxaron beharrean. Baikortasun hori transmititu nahi du gaurko hitzaldian. BOGA astekariak elkarrizketa egin zion Antonio Sanchezi Mi lucha contra el parkinson liburua argitaratu zuenean.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.