Estresari aurre egiteko aholkuak emango dituzte astelehenean
Simon Marmier medikuaren eskutik, Nola bizi estresik gabe hitzaldia emango dute astelehenean, 18:30etik aurrera, Reina aretoan. Marmierrek zenbait aholku emango ditu estresa murriztu ahal izateko. Horrez gain, tentsioa denbora gutxian murrizteko zenbait erlaxazio teknika irakatsiko ditu, eta elikaduraren bidez, estresa murrizteko oinarriak ere emango ditu. Azkenik, estres momentuetan jarduna eta lana hobetzeko aholkuak emango ditu.
Hitzaldiaren aurrerapenean zehaztu dutenez, estresa geroz eta nabariagoa da, eta zuzenean eragiten du osasunean, aldartean, lanerako ahalmenean eta eguneroko bizitzan.