
Ikasleak, maisuarekin
Hondarribiko Musika Eskolako tronboi eta saxofoi ikasleek asteburuan Donostian egingo duten Olatu Talka jaialdian parte hartuko dute. Tronboi ikasleek Tronboi Topaketan izango dira, larunbat goizean, eta saxofoi ikasleak arratsaldean joango dira Donostiara, Saxofoi Topaketarako.
Hondarribiko ikasleak Olatu Talkan
- 11:30. Kate musikala Kontxan eta kalejira Bulebarreko kioskoraino.
- 12:00. Tronboi ikasleen Topaketa, kioskoan.
- 17:30-18:30. Hiriko hainbat lekuetan emanaldiak, tartean Hondarribiko saxofoi ikasleena.
- 19:00. Saxofoi Topaketa, Bulebarreko kioskoan.