Kukairen 'Out-In', larunbatean, Irungo Amaian

Kukai Dantza Konpainia, 'In-Out'Amaia Kultur Zentroan emango du Out-In lana Errenteria-Oreretako Kukai Dantza Konpainiak, larunbatean, 20:00etatik aurrera. Sarrera orokorraren prezioa zazpi eurokoa da, eta honako tokietan lor daitezke: Turismo Bulegoan, Amaia Kultur Zentroan (emanaldiaren egunean), eta Internet bidez (7,70 euroan). Karrikan lanaren (2011koa da) garapena da Out-In, 60 bat minutukoa. Kaleko lana zen Karrikan, eta hori aretora egokituta, Out-In sortu zuten. Bertan, hainbat estilo lantzen dituzte errenteriarrek. Fitxa
  • Egitasmoaren zuzendaria: Jon Maya.
  • Koreografia: Damian Muñoz, Virginia Garcia eta Iker Gomez.
  • Dantzariak: Alain Maya, Eneko Gil, Ibon Huarte, Jon Maya, Nerea Vesga eta Urko Mitxelena.
  • Argiztapenaren diseinua: Javi Ulla.
  • Soinu teknikoa: Angel Aguero.
  • Jantziak: Vialis, Loreak Mendian.
  • Produkzioa: Kukai Dantza Konpainia.
  • Banaketa: Julio Perugorria Producciones.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.