Gu ere bertsolari jaialdia, asteazken arratsaldean Hondartzan
Hondarribiko Talaia, Gurutzetako Alabak eta Ama Guadalupekoa ikastetxeetako 4. eta 5. Mailetako ikasleek Gu ere Bertsolari jaialdian parte hartuko dute gaur arratsaldean, asteazkenarekin, Hondartza kiroldegian. 4. mailakoak 17:00etan hasiko dute euren saioa eta 5.ekoak 18:15ean.
Ikasle talde bakoitzak bost minutu inguruko emanaldia prestatu du jaialdirako eta, horretan, Gipuzkoako Bertsolari Elkarteko aditu baten eta ikastetxeko irakasleen laguntza izan dute. Gipuzkoako Bertsolari elkartearen egitasmoa da Gu ere bertsolari, eta, Hondarribian, Udaleko Euskara Zerbitzuarekin eta lehen hezkuntzako hiru ikastetxeekin elkarlanean burutzen dute.