Uztailean eta abuztuan, udako ikastaroak Irungo Udal Euskaltegian

Uztailean eta abuztuan eskolak emango dituzte Irungo Udal Euskaltegian, euskalduntze maila guztientzat. Egunean lau ordukoak izango dira eskolak, 16 urtetik gorakoentzat. Beka sistema abian jarriko dute horietarako. Hala, matrikulatzeko epea ekainaren 10etik 14ra zabalduko dute, 10:30etik 13:30era, eta 16:30etik 18:30era udal euskaltegian bertan (Urdanibia plazan dago). Uztailaren 2an hasiko dira eskolak.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.