Linazasoro Topasera eta Lujanbio Fontcaletera eraman dituzte

OARSO BIDASOKO HITZA-k jakin ahal izan duenez, Errenteria-Oreretako Maitane Linazasoro eta Xabier Lujanbio espetxez aldatu dituzte. Linazasoro Martutenetik Topasera (Salamanca, Espainia) eraman zuten ostiralean, eta Lujanbio, berriz, Martutenetik Fontcaletera (Alicante, Herrialde Katalanak) aurreko egunean, ostegunean. Gainontzeko gazte auzipetuek Martutenen jarraitzen dute. Urtarrilaren 19an atxilotu zituzten, Donostian, Arkaitz Anzarekin batera. Espainiako Auzitegi Gorenak euren kontrako epaia berretsi ondoren, ezkutatuta egon ziren hilabetez, eta Donostian Eleak mugimenduak deitutako manifestazioan agertu ziren, urtarrilaren 19an. Egun horretan bertan, Maria Cristina hotelean kateatu ziren, eta orduan atxilotu zituzten.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.