'Conccertino para organico y palabro' antzezlana, Mikelazulon
Eztenaren motorrak berotzen ari dira, eta teatro asteak utziko duena probatzen hasteko aukera bikaina izango da igandean, Mikelazulon: Joseba Roldan, Iñaki Santos eta Ebi Soriak Conccertino para organico y palabro antzezlana aurkeztuko dute, 19:00etatik aurrera. Poesia eta zuzeneko musika batuko ditu. Bi musikari ariko dira “organikoan”, eta aktore batek “palabroan”.
Horrela aurreratu dute lana egileek: “Antolatzen dute bi aktore eta zentzugabekeriak esaten dituen musikari bat. Kontatu, kantatu, kendu eta jartzen duten hiru ahots. Trastetegi batean sartzen den elefante bat. Garaje batean bizi den olagarroa. Txakur arraroaren berdura, eta katu beltzaren hanka. Berunezko ahate baten lumez betetako burkoa. Kontatu eta jotzen dugu. Jo eta kontatzen dugu”.