Txabol Sotoaren Udaberriko Jaia, euripean, baina indartsua
Txabol Sotoak –Pasaia-Lezo Lizeoko gurasoen taldea da– Antxon larunbatean antolatu zuen Udaberriko Jaia guztiz baldintzatu zuen eguraldiak, eta goizean egin beharreko hainbat ekimen, esaterako, bertan behera gelditu ziren. Hala ere, herri bazkaria, dantzaldia, eta txokolate jatea egin zituzten arratsaldean, eta haurrek buruhandien aurretik lasterka ibiltzeko tartea ere izan zuten. Jaia bukatzear zela otarraren zozketa egin zuten.