Oiartzungo udal areto nagusia lepo bete zen atzo goizean. Frankismo garaian esklabo lanetan ibilitako
trabajadoriak omendu zituzten Kattin Txiki elkarteak, Oiartzungo Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatutako ekitaldian. Lehen lerroan Gillermo Aizpuru zegoen, familiak inguratuta. Babilonian ibili zen Aizpuru, egoera latzak pasatu zituen. Berak jaso zuen langile gatibu guztien izenean oroigarria.
Martin Garitano ahaldun nagusiak langile horien lana errekonozitu zuen eta gaur egungo presoen egoera gogorarazi zuen. Oiartzungo alkate Aiora Perez de San Romanek ere hitza hartu zuen eta memoria historikoa berreskuratzearen alde egin zuen, nahiz eta “oso berandu gabiltza” errekonozitu.
Udaletxeko ekitaldia eta gero, Gurutzera joan ziren eta bertan panela inauguratu zuten. Ondoren, Arritxulon elkartu ziren hamarnaka jende. Han ere panel bat inauguratu zuten eta Basarriren bertsoak abestuta, arrantxoa egin zuten. Denak ilaran jarrita, metalezko piper potoetan salda zerbitzatu zieten.
OARSO BIDASOKO HITZAk gai honekin lotutako
erreportajea argitaratu zuen.