Pasaitarrak jaun eta jabe izan dira trainerillen Gipuzkoako Txapelketan
Asteburu honetan jokatu dute trainerillen Gipuzkoako Txapelketa, Mutrikun. Gipuzkoako Trainerillen Ligako azkeneko jardunaldia izan zen, aldi berean. Bertan, San Juanek eta San Pedrok ligan zehar erakutsitako nagusitasuna berretsi zuten. Horrela, jokatu zituzten hiru estropadetan Pasaiako bi taldeetako bat izan zen nagusi. Mutilen Gazte Mailan, San Pedro izan zen nagusi, San Pedroren aurretik. Senior Mailan, nesketan zein mutiletan, sanjuandarrak izan ziren onenak.
Ligaren sailkapenari dagokionez, horiek izan dira txapeldunak.