Ohorezko Mailako taldearen partida bertan behera geratu zen euriagatik
Ohorezko Mailan jokatzen duen Hondarribia futbol taldeak Aloña Mendirekin larunbatean jokatu behar zuen partida bertan behera geratu zen. Bezperatik etengabe bota zuen euriagatik putzu handiak sortu ziren Hondartza futbol zelaian eta, hori ikusita, partida ezin zela jokatu erabaki zuten. Ligako azkenaurreko jardunaldia jokatu dute asteburuan.
Kadeteen garaipena
Kadete taldeak, aldiz, lehen urratsa eman zuen datorren denboraldian Ohorezko Mailan jokatzeko aukera bermatzeko. Jaitsiera kanporaketako lehen partida jokatu zuten atzo eta 2-1 garaitu zuten Anaitasuna taldea. Datorren astean Azkoitian jokatuko dute hondarribiarrek eta berdinketa nahikoa izango dute helburua gauzatzeko.