Martin Scorsesek ekoitzitako
The Blues dokumental sortako
Aitabitxiak eta Seme Alabak (
Godfathers and sons) kapitulua emango dute bihar, asteartea, Zuloaga Etxean, Musika Eskolaren Musika-Gela egitasmoaren barruan. 19:30ean hasiko da proiekzioa eta sarrera librea da.

Levinen filmeko fotograma bat
Marc Levinek zuzendu zuen
Aitabitxiak eta Seme-Alabak eta Chicagoko blues musikaren beteranoak eta hip-hop estiloaren izar berriak elkartzen ditu. Besteak beste, Howlin´Wolf, Muddy Waters eta The Paul Butterfield Blues Band taldeen ikusi gabeko interpretazioak jasotzen ditu filmak.