Amak lau domina lortu ditu Espainiako kadeteen Txapelketan
Espainiako Haur eta Kadete Mailako Espainiako Txapelketa egin dute asteburuan A Coruñan (Galizia) eta Ama Guadalupekoa taldeko kadeteek lau domina lortu zituzten, urrezko bat, zilarrezko bi eta brontzezko beste bat. Guztira, Hondarribiko hamabi kirolari lehiatu ziren Galizian.
Neska kadeteetan, Nekane Quiñonesek urrea lortu zuen -70 kiloetan, finalean Candela Fernandez Andaluziako ordezkaria menderatuta. Pisu berean Amets Sarasuak brontzea lortu zuen, errepeskan. Finalerdietan Fernendezekin galdu zuen baina errepeskan Angela Lopez kantabriarra baino gehiago izan zen lezoarra.
Emakumeen pisu nagusian (+70), Lidia Yarzak zilarrarekin konformatu behar izan zuen; azken borrokan Sara Rodriguez asturiarrarekin galdu zuen hondarribiarak.
Kadete Mailan ere Bidasoa Judo Taldeko Maitane Herrero irundarrak brontzezko domina lortu zuen -63 kiloetan.
Mutiletan, aldiz, Iker Otegi izan zen Ama Guadalupekoa taldeko onena, bere pisuan (-66) zilarra lortuta. Finalean Asturiasko Pablo Castelao judokarekin galdu zuen Otegik.