Euskal preso eta iheslarien aldeko elkartasunak bete ditu plazak

Herrirak deituta, ehunka herritar bildu dira Oarsoaldea eta Bidasoko herrietako plazetan euskal preso eta iheslariei ezartzen zaizkien “salbuespen neurriekin” amaitu eta  Frantziako zein Espainiako gobernuei urratsak eman ditzaten eskatzeko. Plazaz plaza euskal presoen Euskal Herriratzea; gaixotasun larriak dituztenak libre uztea; espetxe zigorren luzatzearekin amaitu edo bizi osorako zigorra suposatzen duten neurrien derogazioa, eta pertsona gisa preso eta erbesteratuei dagozkien eskubide guztien errespetua galdegin dute gaurko ekimenen bidez.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.