Lezoko udalekuetako guraso bilera egingo dute datorren asteartean
Udalekuetako guraso bilera deitu du udalak datorren astearterako. Gezala Auditorioan izango da 16:30ean hasita eta bertan udalekuen funtzionamenduaz ariko dira eta bide batez gurasoen artean sortu daitezken kezkak azaldu eta iradokizunak jasoko dituzte. Gurasoei haurren osasun txartelaren (edo baliokidea) kopia eramateko eskatu diete gurasoei bilera egunean eta baita mediku informazio guztia beharrezkoa denen kasuan.
Izena eman duten eta Lezon erroldatuta dauden haur guztien eskaerak onartu ditu udalak udalekuetarako.
Zalantzak argitzeko bi telefono zenbaki daudela jakinarazi du azkenik udalak: 943 51 34 76 eta 943 44 59 42 , haiz zuzen ere.