Atzo arratsaldean Lasterbidean Lasterketa prestatzeko lehenengo entrenamendu saioa egin zuten hainbat lagunek, tartean Itxaso Zalduaren senide bat. Batzuek ibilbide motza egiteko asmoa bazuten ere, poliki-poliki ibilbide luzea egin dute. “Arratsalde polita” pasa dute.
Hurrengo entrenamendua igande honetan (hilak 19) izango da Doneztebe plazan, 10:00etatik aurrera. Hurrengoa 26an izango da, ordu eta toki berean.
Gaur batzarra
Gaur herri batzarra izango da 19:30ean hasita. Lasterketaren nondik norakoak azaltzeaz gain, lan taldeak ere osatuko dira. Udaletxeko areto nagusian jarri dute hitzordua.
Lehenengo entrenamendua (Argazkia: Lasterbidean)