Bizitza duina izateko eskubidea landuko dute Mikelazulon

Daniel Reventos Bartzelonako unibertsitateko irakasleak hitzaldi bat emango du oinarrizko errenta hiritarraren gainean. Bizitza eskubidearekin lotuko du gaia Reventosek, eta galdera nagusi bat botako du: Oinarrizko errenta zer da eskubide bat ala limosna bat? Alboan, Ander Rodriguez Gipuzkoako Foru Aldundiko gizarte politikako diputatua izango du. Mikelazulok esan duenez, gaia momentu aproposean landuko dute, “pobrezia hedatzen eta gosea hainbat eta hainbaten ataritara gerturatzen ikusten den garai hauetan”. Hitzaldia 19:30ean hasiko da.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.