Rafting-a egingo dute ikastolakoek Bidarrain

Bidarrai

Bidarrai

Igande honetan Bidarraira joango dira Haurtzaro mendi taldekoak. Mendia alde batera utzi eta Errobi ibaian rafting jaitsiera egingo dute.09:00etan abiatuko dira ikastolako aparkalekutik Bidarrai aldera. Errobi ibaia eta herria pixka bat ezagutu eta gero, 11:00ak aldea materialaren bila joango dira. Ordu eta erdiko jaitsiera egingo dute parte hartzaileek lasterketak eta saltoak eginez. 13:30ean bazkaltzera Bidarraira joango dira eta bazkalostean herriko frontoian ibiliko dira. 17:00ak aldera itzuliko dira Oiartzunera. Rafting-a egiten duten ikasleek 23 euro ordaindu behar dute (egiten ez dutenek 4 euro) eta helduek 25 euro (rafting-a egiten ez badute 6 euro). Izena emateko azken eguna bihar eguerdia da, ikastolan bertan.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.