Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Olioa birziklatzearen gainean sentsibilizatuko dituzte Oarsoaldeko ikastetxeak

admin
Bidasoa
2013/05/15
Olioa birziklatzeko kanpainaEkoipe proiektua martxan jarri dute lehenengoz, Pasaia, Lezo eta Errenteria-Oreretan, herritarrak etxean erabilitako olioaren gainean sentsibilizatzeko. Olioa “oso interesgarria” edo “oso arriskutsua” izan daitekeela azaldu du Txema Hernandez Cristina-Enea fundazioko zuzendariak, ematen zaion irtenbidearen arabera: “Arraskatik botatzen badugu, erreketatik ibaira joango da eta handik itsasora, eta bai flora eta bai faunan eragina izango du. Edukiontzi batean uzten badugu, onuragarria izan daiteke, biodiesel deitzen den erregai ekologikoa lor daitekeelako, petroliotik lortzen den dieselak baino gutxiago kutsatzen duena”. Zentzu horretan, haurrak kontzientziatuz hasiko dira, eta hala, hiru herrietako ikastetxe guztietatik pasatuko dira. Saioak Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloko ikasleekin egingo dituzte. Beraz, 11 ikastetxeko 1.500 haurrekin lan egingo dute. Asteartean hasiko dira ekimenarekin, eta 90 minutuko saioa egingo dute. Zenbait esperimentu egingo dituzte, eta horrekin batera, olio soberakinak bi norabidetan, erabilpen ona eta erabilpen txarra emanda, zein irtenbide daukaten erakutsiko dute. Hala, batetik, erabilpen txarra eginda, olio tanta bat arraskatik botata egingo duen ibilbidea ikusiko dute, eta nola araztegian depuratzen duten. Bestetik, berriz, erabilpen ona eginda olioa edukiontzian botata, nola hori Ekograsen moldatzen duten ikusiko dute. Beraz, bi bisita gidatu egingo dituzte Añarbeko Uretara eta Ekograsera. Gero asmoa ikasitakoa familiekin lantzea da. Hala, galdetegi bat pasatuko diete gurasoekin batera betetzeko. Bestalde, erabilitako olioari beste erabilpen bat ematen irakatsiko diete: xaboia, ukendua… Ikastetxeetan lan egingo dute 1.500 haurren bidez, 1.500 familiengana iristea da asmoa. Ekimenaren bultzatzailea Cristina Enea fundazioarekin batera, Ekogras, Añarbeko Urak, San Marko mankomunitatea eta Pasaia, Lezo eta Errenteriako udalak dira. Ahalik eta gehien birziklatzea helburu Zenbat eta olio gehiago birziklatu hobeto. Horixe da proiektuaren helburua, eta horri jarraipena egingo diote, ea datuak hobetzen dira. Urtean biztanleko lau litro olio kontsumitzen direla ondorioztatu dute, Pasaian dauden 11 edukiontzietan 21.745 litro jasotzen dira; Lezoko lauetan, 5.950 litro; eta Errenteria-Oreretako 23etan, 35.450 litro. Biztanleko birziklatutakoaren batez bestekoa, beraz, Errenteria-Oreretan 0,9 litrokoa da, Lezon, 0,98 litrokoa eta Pasaian, 1,37 litrokoa. Ekimena Gipuzkoako beste herrietara zabaltzea dela asmoa azaldu du Hernandezek, baina eskualde hori aukeratzeko zenbait arrazoi objektibo egon direla. Herrian zehar edukiontziak jarrita daudela, biztanleria dentsitate handiko tokiak direla, edukiontzi horien estatistikak dituztela eta haur gehienak eskualdeko zentroetara joaten direla.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu dute dozenaka herritarrek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Jon Sarasua euskaltzain oso izateko hautagai izendatu dute

Bizigiro, Gipuzkoa

Donostiako Piratek bertan behera utzi dituzte abuztuaren 14ko kontzertuak

Kultura, Gipuzkoa

Memoria historikoari begiratzeko bi proposamen bateragarri egin dituzte Carla Filipek eta Taxio Ardanazek

Uholdeak gertatu aurretik abisu emateko sistema bat sortu dute Pasai Donibanen

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hernani eta Irun lotzen dituen Renfeko tren zerbitzua etengo dute uztailaren 25etik irailaren 6ra

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko autoen ikuskapen zentroetan greba mugagabeari eutsiko diote

Bizigiro, Gipuzkoa

Beasaingo Urkiola jatetxeak irabazi du Jakitea elkartearen Juan Manuel Garmendia gastronomia saria

Kultura, Gipuzkoa

Torreko Hodia ikusgai jarriko dute Ekainberrin, duela 12.000 urte grabatutako pieza bat

Ekonomia, Gipuzkoa

Deeptek-Gipuzkoa fundazioak programa bat abiarazi du enpresa zientifikoei laguntzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzak Donostiako Karmengo jaietan «herritarren aurka erabilitako indarkeria» salatu du EH Bilduk

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu du besta batzordeak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.