Mahai tenis txapelketa egingo dute Gamonen

Pontika-Orereta Mahai Tenis Kirol Taldeak mahai tenis txapelketa antolatu du iganderako, eta partidak Cristobal Gamon ikastetxean jokatuko dituzte, 09:00etatik aurrera. Haurrei zuzenduta daude partidak, eta bi kategoriatan banatuko dituzte: benjaminak eta alebinak (2011, 2002, 2003 eta 2004an jaiotakoak) eta haur eta kadeteak (1997, 1998, 1999 eta 2000. urteetan jaiotako haurrak). Izena emateagatik ez da ordaindu beharko da, baina beharrezkoa da neska-mutilek euren ikastetxeetako eskola kirolean izena emanda egotea. Jokalari bakoitzari bere pala ematea eskatu diote. Informazio gehiago eta izena emateko 685 42 11 57 (Ekaitz) edo 649 67 86 93 telefono zenbakietara deitu behar da. Gaur da azken eguna.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.