Errenteriako II. Tenis Irekian izena eman daiteke

Ereintza eskubaloiak Errenteriako II. Tenis Irekia antolatu du, udal kirol patronatuaren laguntzarekin. Ekainaren 1ean hasiko dira partidak, eta uztailaren 21ean bukatuko dira Madalen Jaien bezperan. Dagoeneko izena eman daiteke Gipuzkoako Tenisaren Jarraitzaileen ATG Tour webgunean. 32 lagunentzako tokia dago txapelketan, eta tenis jarraitzaileren batek tokirik lortzen ez badu edo datak ongi ez badatozkio, aukera zabala dauka webgune horretan bertan, antolatzaileek esan dutenez. Partidak asteburutan jokatuko dira, 10:15etik aurrera.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.