Mendekoste jaien egitaraua aurkeztuko du gaur udalak

Ostiralean hasiko dira mendekosteak, eta hiru egunez jaian murgilduko dira lezoarrak. Udalerriko lehen jaietarako prestatu duen egitaraua aurkeztuko du gaur arratsaldeko sei eta erdietatik aurrera udaleko pleno aretoan jai batzordeak. Azken horrek “jai irudimentsu eta parte hartzaileen” aldeko apustua egin duela jakinarazi zuen otsailean, (Mendekosteak antolatzeko egin zuen lehen bilkuran), udalaren egoera egokonomikoa zela eta.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.