Irungo Euskal Herria etorbidean, trafiko aldaketak, lanengatik

Irungo Udalak adierazi du Euskal Herria etorbidean egiten ari diren lanengatik trafiko aldaketak izango direla bertan, bi norabideetan. Eguzkitzaldea eta Juan Perez de Azkue biribilguneen artean gaur hasi dituzte lanak, eta ostiralean bukatuko dituzte. Bitarte horretan trafikoa tarteka zabalduko dute, lanen arabera. Hori eginda, kontrako bidea konponduko dute, hilaren 20tik 23ra. Lanek iraun bitartean, E25 autobus lineak ez da geldituko Euskal Herria etorbidean. Geltoki berria Eguzkitzaldean izango da, bertako botikaren parean.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.