Altzibarko Gaztelekua 17. urteurrena ospatzen
Altzibarren dagoen Gaztelekua ospakizun betean sartuko da larunbatean, bere 18 urteak ospatuko baititu. 10:00etan hasiko da jaia, txupinazoarekin. Txupina botata, toka txapelketa jokatzen hasiko dira 10:30ean. Parte hartu nahi duenak euro bat ordaindu beharko du eta bi sari banatuko dituzte lehen biei: txuleta eta sagardo botila bat eta baserriko oilasko bat, hurrenez hurren.
12:00etan, triki-poteoa egingo dute Altzibarretik barrena eta 14:00etan bazkaria. Parrillada prestatuko dute (bost euro). Tripa ongi bete eta gero, karaokea jarriko dute martxan eta jaia bukatzeko musika izango da aspertu arte.