Irungo Udalak jakinarazi du Aturri-Bidasoa XXII. Pintura Lehiaketaren oinarriak publiko direla. Hala, bertan dauden baldintzen arabera, egileek 18 urtetik gorakoak izan behar dute, eta lan bakarra aurkez dezakete lehiaketara (originala, eta beste lehiaketaren batean ez du saririk izan behar). Gaia eta teknika libreak dira, eta koadroen alde bakoitza ez da 89 zentimetro baino txikiago izan, ezta 150 zentimetro baino handiagoa ere. Lanak sinadurarik gabe aurkeztu behar dira, eta gutunazal itxi batean egilearen datuak jarri behar dira.
Lanak irailaren 3tik 7ra aurkeztu behar dira Amaia KZn, goizez nahiz arratsaldez (11:00-14:00, eta 16:00-20:00). Hala, epaimahaiak lehen saridunari 2.500 euroko saria emango dio, eta artista gazte onenaren saria (18-30 adin tartekoentzat) ere izango da, 300 eurokoa. Sariak urriaren 13an banatuko dituzte.
Informazio gehiago izateko honako bideak jarri ditu udalak:
- Herritarren Arreta Zerbitzura deitu: 010 edo 943 50 51 52.
- Udaleko Kultura Sailera deitu (Hospital Zaharrean dago): 943 50 54 07.
- Amaia KZra joan.
- Irungo Udalaren webgunean sartu.