Sufrimenduaren ondotik garaipena lortu du Oiartzunek
Garaipena lortzea asko kosta zitzaion Oiartzuni, baina bere lidergoari eusteko balio izan dio. Larunbatean etxean jokatu zuen Ondarroako Aurreraren kontra eta 1-0eko emaitzarekin bukatu zen partida.
“Kategoria diferentzia egon arren, etxekoak ez ziren arin atera zelaira eta asko kostatu zitzaien partidan sartzea”, azaldu dute Oiartzun Kirol Elkartetik. Bi taldeek gol aukerak izan zituzten baina gol bakarra izan zen azkenean partida osoan, Ander Garmendiarena, hain zuzen ere.
Bi partida falta dira denboraldia bukatzeko eta Oiartzunek lidergoan jarraitzen du 75 punturekin. Hernanik galdu egin zuen eta momentu honetan 5 puntuko aldea ateratzen dio Oiartzunek.